XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Planifikatu egin behar dela: gainera, planifikatzearekin jendea lasaitu

4. Ziurtasun handia ematen duela erabilera-planean murgilduta aritzeak, bakarrik ez egoteak, elkarlanean aritzeak, alegia: IKERLANeko euskara-teknikaria eta enpresak jarritako langile alfabetatua. HABE eta ELHUYAReko teknikariekin batera.

5. Borondatea behar dela, aukerak ikusi eta aprobetxatzeko.

6. Euskaraz proiektu gehiago egin daitezkeela, eta, gainera, egin behar direla. Enpresa horretako proiektua gauzatu dutenek hiru arrazoi aipatu dituzte:

- aurretik on egin delako, eta arazorik gabe.

- horrelako plan batek laguntza teknikoa eskaintzen duelako.

- eta, gauzak oso gaizki joanez gero, beti jo daitekeelako erdarara.

C) Hobetzekoei dagokienez, azkenik, esan, aurrerantzean ez daitezela hauek ekimen pertsonalaren ondorio hutsa izan, enpresako arduradunek landu eta sustatutako jarduerak baizik.

5. LORPENAK ETA ARRISKUAK

- Erabilpenak gora egin du, IKERLANen ahoz eta idatziz lehen baino gehiago egiten da euskaraz, maila guztietan.

- Langileen euskara-mailak gora egin du, zirkuluetako trebakuntza-prozesuaren ondorioz.

- IKERLANek eta udal-euskaltegiak harremanak sakondu egin dituzte, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak lotzen ahalegintzeko, besteak beste. Izan ere, erabilera ez dator ezagutza hutsarekin.

- Langile euskaldun gehienen ustez, plana badoa aurrera, eta gero eta nabarmenagoa da hizkuntzarekiko ohitura- eta jarrera-aldaketa. Hortaz, gero eta handiagoa da zirkuluetan dabiltzan langile askoren inplikazio-maila.

- Berebiziko garrantzia eta eragina du, planaren helburuak lortzeko, enpresako proiektu oso bat euskaraz garatu izanak; etorkizunean eredu izango da, bestalde.

- IKERLANen erabiltzen den terminologia berezia biltzeko datu-basea prestatu dute, eta egun langile guztiek eskueran dute sarean. Ondorioz, edozein langilek hiztegi teknikoarekin lotutako kontsultak egiteko aukera dauka.

- Ikerketan aldizkaria berrargitaratu dute EUSKALANekoek. Argitalpen horretan, enpresa barruko hainbat albiste ematearekin bat, euskararen erabilera areagotzeko planari buruzko hainbat informazio kaleratzen dute.

- Planaren helburuak lortzeko prozesuan, berebiziko garrantzia du planaren helburuok enpresak bere egitea, instituzionalizatzea. Ildo horretatik, zuzendaritzak hainbat erabaki hartu ditu.